Aste honetan ireki dugu abuztuaren 6an ospatuko den I. Txirrita mendi lasterketan izena emateko epea. Izen-ematea erritmo onean doa; bitartean, lanean segitzen dugu: gure babesle eta laguntzaileen zerrenda loditzen ari gara. Izan ere, mendi lasterketaren aitzakian egun pasa eder bat antolatu nahi dugu. Laster xehetasun gehiago gure sare sozialetan. Oraindik izena eman ez baduzu, zeren zain zaude? ANIMA ZAITEZ!!!